“Konfiantza transmititzen duen pertsona zintzo batek isilpekotasuna, pertsonak, horien lana eta denbora errespetatzen ditu; arduratsua da, koherentea eta kontsekuentea hartzen dituen erabakietan; badaki eraginkortasunez komunikatzen, bere eta lantaldearen zeregina antolatu, lehentasunak ezarri eta planifikatuz, aldi berean bere ezagupenak aplikatu eta partekatuz”. Horixe da profesional bikainaren profila Bizkaian, Bizkaian Bikaintasun Profesionalaren Zehar-Gaitasunak identifikatzeko azterketaren arabera; azterketa BasquePro Elkargoak Elkargo Profesionalen Sareak egin du, Bilbao Metropoli-30 delakoak sustatuta.

Unibertsitate, enpresa, erakunde, prestakuntza-zentro eta gizartearentzat oro har oso informazio erabilgarria ematen du azterlan horrek, XXI. mendeko lanbide-profila definitzen duten ezaugarriei buruz, “Funtsezko zehar-gaitasunak, Bizkaiko profesionalek dagokien jardueraren garapenean bikaintasuna lor dezaten”.

“Profesionaltasuna da identifikaturiko bost balioetako bat (berrikuntza, profesionaltasuna, nortasuna, komunitatea eta irekidura), ekonomiaren nazioarteko globalizazio-testuinguru berriak, aldaketa teknologiko lasterrak, hirien garrantzi gero eta handiagoak eta lehiaren areagotzeak indarra pertsonengan eta horien balioetan jartzera behartzen gaituen neurrian, etorkizuneko garapenerako giltzarri estrategiko gisa”: hori idatzi du José Antonio Garridok, Bilbao Metropoli-30-eko lehendakariak azterketaren aurkezpenean.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago