Ezagutzen al duzu bazkideen on-line katalogo berria? Berrikuntzak guztion lankidetza eskatzen du: elkar ezagutzea, konfiantzan oinarritutako harremanak ezartzea. Horregatik, Innobasquen on-line katalogo bat garatzen ari gara, non bazkideak protagonista bakarrak diren elkarrekin topo egiteko, elkar ezagutzeko eta elkarrekin lankidetzan aritzeko. Eman begirada bat honi. Innobasqueko web-gunean eskura dagoen gune berri horrek bazkideek beren baitan duten hoberena emateko pentsatutako diseinu bat du: albisteak, bideoak, argazkiak… Innobasqueko sarearen ahalmen guztia aktibatzeko behar den guztia eta Euskadi herrialde berritzaile bat bihurtzeko guztia, haren enpresen, teknologia-zentroen, unibertsitateen, administrazioen, eteen, mikroeteen, korporazio handien eta, batez ere, pertsonen gaitasunari esker.

Katalogo hau eratzeko aski da izena ematea. Izena emateko oraindik posta-mezurik jaso ez baduzu, idatzi hona: [email protected] Eta eska ezazu zeure esteka pertsonalizatua alta emateko. 117 bazkidek dagoeneko egina dute. Izena eman ezazu.

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago