Jesus Mª Iriondok, IK4-ko lehendakariak, Tecnaliako lehendakaria den Javier Ormazabalekin batera, enpresetako I+G-ren eguneroko kudeaketaz egin du hausnarketa. Iriondoren arabera, beharrezkoa da berrikuntza ez izatea errealitate puntual bat, une berezi batetik sortua. Baina, nola lortu hori?

Javier Ormazabalek dio aurrean ditugun erronken arabera mugitzeko gai izango diren kultura-profilak garatzea dela landu behar den faktoreetako bat. Iriondorentzat funtsezkoa da teknologiaz haratago transferentzia egotea zentro teknologikoetatik enpresetara, baita ikertzaileena ere, horiek egingarriago bihurtuko dutelarik zentro teknologiko eta enpresen arteko harremana. Gainera, Tecnaliako lehendakariak dio beste erronka handi bat dugula aurrean: geure burua balioan jartzea eta gure baliabideen gaitasuna aktibatzea.

Elkarrizketa hau Innobasque 2012-13 Oroitidazki edo txostenean dauden elkarrizketen artean aurkituko duzu. Gainera, badira beste elkarrizketa batzuk, adibidez, Azucena Castro OWLeko zuzendari nagusiak eta Maria Agirre Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Osasun Ikerketa eta Berrikuntzako zuzendariak partekatzen dutena: “Osasuna, I+G-n egindako inbertsioaren garrantzia”. Bestalde, Matilde Elexpuruk ─Bizkaiko Enpresaburu eta Zuzendaritzakoen Elkarteko lehendakariak eta TISA enpresako zuzendari nagusiak─ eta Emilia Malagak ─UGT Euskadiko Berdintasun Arloaren arduradunak─ “Emakumeaz eta berrikuntzaz” hitz egiten dute.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago