Aurtengo nota hoberena, Hautaprobetako fase orokorrean, Mikel Basarasena izan da, Bilboko Begoñazpi Ikastolakoa. Mikelek 9,8 bat atera du eta Industria Ingeniaritza ikasiko du UPV/EHUn. Txikitan astronauta izan nahi zuen eta tren-maketekin jolas egiten zuen. Zientzia- eta teknologia-zaletasun horrek duela bi urte FLL Euskadin parte hartzera eraman zuen, Innobasqueko Berrikuntza Eskolako osagai den proiektua. Legoñazpi Dayko epai-mahaikide ere izan da. Aurtengo udan Txekiara joango da eta bertan lan-eremu batean esku hartuko du neska-mutiko desfaboratuei ingelesa irakasten, izan ere horretan badu eskarmentua, zeren eta Caritaseko boluntarioa baita. Eva Domaikak atzo elkarrizketa egin zion SER Kateko La Ventana de Euskadin (2:11 minututik aurrera)

Bigarren eta hirugarren nota hoberenak bi neskak erditsi dituzte: Leire Sarasolak, Barrikako (Bizkaia) Ander Deuna Ikastolakoa, Deustuko Unibertsitatean Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza ikasiko du; eta Marina Usunek, Donostiako Ekintza ikastolako ikaslea, Donostiako Zuzenbide fakultatera joango dena.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago