Arantza Tapia Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia garapen eta Lehikaortasun kontseilariak Innobasqueko VII Batzar Nagusian bildutako 300 pertsona baino gehiagori Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarea (ZTBES) berrantolatzearen abantailak azaldu zizkien, zeinek bilatzen baitu bere emaitzak hobetzea enpresentzat eta euskal gizarterako. Hartara, Tapiak segurtatu zuen Sarearen diseinu berriak lehentasuna emango diola garapen teknologikoari inbertsio pribatu handiago bat erakartzeko, bere jarduera espezializazio adimendun definituetako arloetan kontzentratuko duela (fabrikazio aurreratua, energia, biozientziak eta osasuna) emaitzak neurtuko dituela eragile bakoitzak bere eginkizuna betetzen duela bermatzeko .”ZTBESeko eragileak funtsezko aktoreak izango dira Euskadiko industria-birjaiotze berrian” aitortu zuen.

Teknologiako zuzendaritzari, Spri Taldeari eta Innobasqueri eskerrak eman ondoren, Tapiak adierazi zuen “Euskadi azken hamarkadetan lehiakortasuneko eredu propio batean hartu duela atsedena eta gaur egun egokitu beharra duela erronka sozio-ekonomiko berriei aurre egiteko. Horretarako, ZTBESeko azpi-sektore teknologikoa eratzen duten eragile guztiak ekonomia produktibotik, merkaturik hurbilago kokatu ditugu, enpresei eta euskal gizarteari bere ezagutzaren transferentzia handiago bat bermatzeko.

Hau ere gehitu zuen: “Euskadi erreferentziako erregio bat izatea nahi dugu Europan teknologiaren barrutian eta horretarako beharrezkoa dugu ezagutzaren transferentzia handiago bat industriara gehitzea, Sareko eragileen jarduera bat enpresei eta eteei itsatsiagoa, garapen teknologikora bideratuagoa den jarduera batekin. Hartara, erregio lehiakorrenekin parekatu eta inbertsio publikoaren gehigarritasun handiagoa erdietsi ahal izango dugu, hau da, finantzaketa pribatu handiagoa erakarri.”

“80 urte haietatik”, gogoratu zuen sailburuak, Euskadik asko aurreratu du I+G+b-ean BPGarekiko eta gaurko erronka honakoa hau da: europar–mailan erregio liderren artean egotera pasatzea, eta horretarako ez da nahikoa inbertsio publikoaren maila igotzea. Hori funtsezko alderdi bat delarik duen oinarrizko zereginarengatik inbertsio pribatuaren erakarle eta pizgarri bezala, ezinbestekoa da berrikuntzako aktore guztien jarduera tartean sartu eta bideratzea, geroko garapeneko industria eta arloen multzo hautetsi bati Euskadiko hazkuntza ekonomikoaren eta giza garapenaren azelerazio berri bat sortzeko. Helburu horrekin, berriki egin den Zientzia Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Kontseiluan, onartu egin dira jardueraren arlo espezifiko horiek zeinek eratzen baitituzte Euskadiko espezializazio adimenduneko (RIS 3) estrategia berriaren lehentasunak”.

Hitz batean, azpi-sektore teknologikoko eragileak eta enpresak elkarri eskua emanda ibiltzea behar dugu, sendotasun berriak biltzen diren barrutietan garapen teknologikoaren gehitze bat bultzatuz, eta ildo horretatik, industria-ehunaz gainera ZTBESko eragileak funtsezko aktoreak izango dira Euskadiko industria-birjaiotza berrian”, esanez amaitu zuen.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago